XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMINEN ERREAKZIOAK

I.- Grignard-en erreaktiboekin erreakzioa

Amina primarioek eta sekundarioek hidrogeno atomoak dituzte nitrogenoari lotuta, eta Grignard-en erreaktiboekin gatz halomagnesianoak formatzen dituzte.

Ikusten denez, alkano bat askatzen da.

Alkano honen bolumena neurtuz, amina primarioen eta sekundarioen hidrogeno-kopurua neur daiteke. (Zerevitnoff-en metodoa).

Hala ere, alkoholek eta azidoek erreakzio berdintsua ematen dute.

Amina tertziarioek ez dute hidrogenorik, eta, beraz, ez dute erreakzio hau ematen.

II.- Azido nitrosoarekin erreakzioak

Aminak bereizteko erreakzio karakteristikoa.

III.- N-azilazioa

Amina primarioek eta sekundarioek azidoen halogenuroekin, azidoen anhidridoekin eta estereekin erreakzionatzen dute, N-alkil eta N,N-dialkil aminak emanik.

Tertziarioek ez dute erreakzio hau ematen.